Psikodrama

Psikodrama talde terapiako praktika mota bat da, Jacob Levy Moreno estatubatuar psikologoak (1889-1974) proposatu eta garaturikoa. Psikodraman, subjektuak bere egoera bere arazoak eta egoera dramatizatu edo antzeztu behar ditu, aldez aurretiko gidoirik gabe, taldeko beste kideen partehartze aktiboarekin. Bere arazoak modu horretan adieraztean, sormenaren bitartez eta besteen laguntzarekin, subjektuak bere egoeraren kontzientzia hartzen duela irizten da, kartasi moduko erreakzio batek eraginda. Hala ere, psikodrama fase batzuetan zehar garatu behar da: dramatizaziora heldu baino lehenago, beharrezkoa da prestatze-fase bat taldeari psikodramaren nondik norakoak azaldu eta dramatizazioarako prestatuz eta animatuz; bukaeran, taldeko oihartzuna izeneko fasea dago, non parte hartzaileek psikodraman sentitu dutena adierazten duten.

Nolanahi ere, psikodramaren balio zientifikoa ez dago frogatuta eta egun pseudozientziatzat hartzen diren terapia alternatibo batzuetan erabiltzen da, hala nola familiako konstelazioetan.