Psikologia transpertsonala

Psikologia transpertsonala bereziki 1960ko hamarkadatik garatutako psikologiaren paradigma edo joera da, psikologia humanistatik eratorria, pertsonaren transzendentzia eta espiritualtasuna ardatz hartzen dituena, niaren potentzial osoa garatzea bilatzen duena. Halaber, pertsonengan kontzientziaren araberako mailakatze hierarkikoa ezartzen da, pertsona bakoitzaren egoera psikologikoa azalduko lukeena. Kontzientzia-mailan gora egiteko, eta beraz pertsona moduan garatzeko, meditazioa eta bestelako terapia alternatiboak proposatzen ditu. Horren aitzindariak Abraham Maslow (1908-1970) eta Stanislasv Grof (1931- ) izan dira. Zabalkuntza handiko paradigma izan arren (hain zuzen ere, psikologiaren laugarren olatutzat hartu da, konduktismoaren, psikoanalisiaren eta psikologia humanistaren ondoren), kritika zorrotzak ere jaso ditu, psikologian transpertsonaleko oinarri eta baieztapenen zientifikotasunari buruz gehienbat. Zehatzago, psikologia transpertsonalaren oinarriak zientzian baino, metafisikan oinarritzen direla baieztatu da, eta beraz ezin direla egiaztatu. Areago, psikologia transpertsonalaren bitartez lagundu eta artatutako pertsona batzuen egoera psikologikoa kalteturik suertatu daitekeela salatu da.