Psikomotrizitatea

Psikomotrizitatea gogamena edo psikismoa eta mugimendua edo motrizitatea bateratu egiten dituen gizakiaren ahalmena eta ahalmen hori aztertzen duen diziplina teoriko nahiz praktikoa da. Gizakiaren ahalmen gisa, gizakia ingurunera egokiro moldatzen laguntzen du. Diziplina gisa, gizakia unitate psikosomatikotzat hartu, eta gorputzaren mugimenduaren bitartez, pertsona osoarengan era positiboan eragin nahi du. Diziplina gisa, psikomotrizitatearen historia XX. mendearen hasieran abiarazten da, haurren ikerketa neuropsikiatrikoetan burmuineko patologiarik haur batzuengan motrizitatearen gaigabeziak aurkitu zirenean. Ahultasun mentala eta mugimenduzkoa loturik  azaltzen ziren gaigabezia horiek jasotzeko paratonia terminoa erabili zen. Ernest Dupré neurologoa izan zen lotura horren intuizioa izan zuen. Gerora, Wallon eta Piaget izan ziren lotura hori paradigmatzat hartu eta haur txikien garapenean mugimenduaren garrantzia nabarmendu zutenak. Julian Ajuriagerra euskaldun psikiatra psikomotrizitatearen aitzindaria izan zen. Geroztik tresna hezitzaile eta terapeutiko moduan garapen handia izan du; horretan Frantzia izan zen lehena psikomotrizitatearen interes publikoa aitortzen, psikomotrizitatean adituen tituluak arautuz 1960ko hamarkadatik, baina egun mundu osoan garatzen den diziplina, Alemanian mototerapia eta motopedagogia izenekin ezagutzen bada ere. 1

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Berruezo PP. El contenido de la psicomotricidad. In: Psicomotricidad: Prácticas y Conceptos. Miño y Dávila; 2000:43-99.