Psikosi maniako-depresiboa
Psikosi maniako-depresiboa, nahasmendu maniako-depresiboa ere deitua, Emil Kraepelin alemaniar psikiatrak XIX. mendearen bukaeran depresioak eta maniak aldizkatzen dituen nahasmendu psikotikoa izendatzeko terminoa izan zen. Gaur egun bazterturik dagoen terminoa da eta horren ordez nahasmendu bipolar terminoa erabiltzen da orokorrean.
Loturiko artikuluak
Ziklotimia eta ziklotimikoakZiklotimia edo nahasmendu ziklotimikoa aldi luzeetan zehar gogo-aldarte depresiboak, normalak eta euforikoak aldizkatu egiten dituen nahasmendu mentala da, nahasmendu bipolarra baino arinagoa, aldi depresibo eta maniakoak izatera heldu gabe…
Intimitatea (psikologia)Intimitatea pertsona batek beste batekin duen gertutasun emozionala da, harekin duen konfiantzak eta komunikazioak sendotua.
Nahasmendu bipolarraNahasmendu bipolarra (ikus baita, psikosi maniako depresiboa) gogo-aldartean alde batetik tristura eta apatia (depresioa), eta bestetik bizitasun eta euforia txandakatzen dituen nahasmendu mentala da, aldarte batetik bestera bat-batean eta modu…