Psikotropikoak

Psikotropikoak edo substantzia psikotropikoak pertsona baten funtzio mentalak, hala nola hautematea, kognizioa, aldartea eta jokabidea, eragiten dituzten substantziak dira, izan naturalak izan sintetikoak. Bereziki psikologian eta psikiatrian erabiltzen den terminoa da. Droga eta substantzia psikotropiko sinonimoak badira ere (psikotropikoa jatorrian adjektiboa den arren, eta droga izena), droga terminoa kaleko hizkeran erabiltzen da, trafiko ilegaleko substantziak izendatzeko. Psikotropikoen sailkapen zabala egin daiteke, haien efektuen arabera (estupefazienteak, estimulatzaileak, narkotikoak, aluzinogenoak, ...), osagaien arabera (opiazeoak, ...) eta erabileraren arabera (psikofarmakoak, terapian edo botika gisa erabiltzen direnean, edo besterik gabe substantzia psikoaktiboak, hala nola kafea).