Publizitate-saturazioa

Publizitate-saturazioa iragarkiek, orokorrean edo marka edo enpresa batenak, hedabide baten edukian betetzen duten espazioaren portzentajea da (adinidez, egunkari batean, iragarkiek betetzen duten paper-espazioaren portzentajea). Erlatiboki, publizitate-saturazioa dagoela esaten da, iragarkiek edukia osoaren zati handi betetzen dutenean. Orokorrean irizten da publizitate-saturazio handi batek esposizio-maiztasuna handitu egiten duela, baina ez  ordea inpaktatu edo iritsi diren subjektuen kopurua; areago, saturazio handi batek publizitate kostua handitu egiten du baina frogatu da oroimenaren, errentagarritasunaren eta diferentziazioaren kaltetan izaten dela.