Pultsioak

Pultsioa barneko estimulu edo bulkada da, bereziki sexualitatearekin lotua. Sigmund Freudek asmatu eta garatutako kontzeptua da, Trieb alemanierazko hitza baliatuz (euskaraz, bulkada), eta psikoanalisiaren oinarrizko kontzeptuetako bat, baino egun orokorrean psikologia akademikoan onartzen ez dena. Gosea eta egarria ez bezala, pultsioak asegabe gera daitezkeen bulkadak dira: libidoa edo sexu gogoa hainbat eratara ase daitezke, sexua praktikatu gabe, hala nola pultsioa erreprimituz edo sublimatuz, objektu, irudikapen edo pertsona batengana bideratuta. Aurreko definizio horretatik, Freudek bizi eta herio pultsioak (Eros eta Tanatos) bereizi zituen.

Erreferentziak