Punitibismoa desbideratze soziala zigorren bitartez kontrolatu behar dela aldezten duen jarrera sozial eta juridikoa da. Adibidez, feminismo punitibistak emakumeen aurkako erasoei aurre egiteko modu onena erasoak burutzen dituzten gizonen aurka zigor gogorrak jartzea dela baieztatzen du. Punitibismoaren aurka garantismo juridikoa dago, zigorren krudeltasunaren aurka, errugabetasun presuntzioa, zigorraren eta delituaren proportzionaltasuna eta birgizarteratzea aldezten dituena.
Loturiko artikuluak
SoziologiaSoziologia gizarte-bizitza eta harremanen azterketa, gizataldeen eta gizarte osoaren ikuspuntutik. Gizarteak eta gizataldeak ez dira herri, eskualde, herrialde edo mundu osoko gizabanakoen multzo hutsak, gizarte eta gizatalde baten…
Ohiturak eta usadioakOhiturak eta usadioak pertsona, gizatalde eta gizarteek dituzten portaera errepikatu eta iraunkorrak dira, azkenean haien kulturako osagai bilakatzen direnak, tradizioa deitzen dena osatuz. Horien garrantzia nabarmena da kulturetan…
Biktimak eta biktimismoaBiktimak indarkeria edo ezbeharra pairatu duten pertsonak dira. Biktima izate soila mingarria bada ere, biktimak min hori neurrigabe zabaldu eta baliatzea, biktimismoa alegia, ondorio are eta latzagoak ekartzen…