Putre-funtsak

Putre-funtsak egoera zailean, porrotetik gertu, dauden enpresa eta estatuen bono eta bestelako zor-tituluak oso prezio baxuan (bono eta titulu horien balio nominaletik oso behera) erosten dituzten inbersio-funtsak dira, enpresa eta estatu horiei juridikoki presio eginez, zor guztia kobratu eta beraz errentagarritasun handia lortzeko asmoarekin. Putre-funtsen inbertsioak arrisku handikoak dira, default edo titulu horiek amortizatu (ordaindu) gabe geratzeko probabilitatea oso handia delako, baino arrisku horiek operazio arrakastatsuetan lortzen dituzten irabazi itzelekin konpentsatuz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, vulture funds; gaztelaniaz, fondos buitre.