Erradian

Erradiana (rad) angeluak neurtzeko unitate bat da. Zehatzago, 1 erradioko zirkunferentzia batean sektore bat harturik, sektore horretako angeluaren neurria 1rad izango da, sortutako arkuaren neurria erradioaren berdina denean, hots 1. Horrela, erradian bat 57.3 gradu dira.   1 erradioa duen zirkunferentziaren luzera 2\pi denez, zirkunferentzia osoari dagokion angeluaren neurria (360 gradu) ere 2\pi izango da.