Reifikazioa (marxismoa)

Artikulu hau marxismoko kontzeptuari buruzkoa da, kontzeptu epistemologikoa gaitzat duena beste hau da: Reifikazioa (erreifikazioa).

Marxismoan, reifikazioa, alemanierazkoVerdinglichung izenaz ere ezaguna, gizakion arteko harremanak gauza, bereziki balio jakina duten salgai, bihurtzen diren prozesua eta egoera da, azkenean harreman horiek ere merkaturatuz, salduz eta erosiz. György Lukács hungariar filosofoak asmaturiko terminoa izan zen, eta gero Frankfurteko Eskolak bereganatu zuen. Karl marxen alienazio kontzeptuarekin loturik dago, gizakiak ekoitziriko ekoizkin edo produktuetatik banandua denean.