Robinson zerrenda

Robinson zerrenda publizitatea jaso nahi ez dutela espreski adierazi duten pertsonen zerrenda mota bat da, erakunde batek osatua, marketing enpresen esku jartzen dena publizitaterik bidali behar ez ditene pertsonak zeintzuk diren jakinaren gainean egon daitezen. Zerrenda bereziki telefonoz edo emailez jasotzen diren publizitate-mezuei egiten die erreferentzia. Robinson zerrendak XX. mendearen amaieratik daude indarrean, baina haien eraginkortasuna mugatu samarra izan da orokorrean. Izena Daniel Defoe idazlearen Robinson Crusoe eleberritik dator, naufragio baten ondoren uharte batera iritsita, uhartean bakarrik urte batzuetan zehar bizi izan zen pertsonaiaren istoriotik.