Rol hirukoitza

Rol hirukoitza Mendebaldeko sistema patriarkal batean emakumeei atxikitzen zaizkien genero-rol esklusiboen multzoa da, hiru ataletan banatzen dena: rol produktiboa, zeregin eta lan batzuetara mugatuz; rol erreproduktiboa, emakumeak haurrak eduki behar dituela ezartzen duena, eta rol komunitarioa, emakumea komunitateko lanak bere gain hartzera eramaten duena.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, triple rol.