Rolak

Rola gizartean jokatzen dugun modua da, bereziki pertsona baten kokapen sozialetik, haren estatusetik alegia,  gizarteak harengandik espero duena. Rolak sinesmenak (pertsona horien estatusaren izaerari buruz), balioak (estatusaren jardunean lortu beharreko helburuak), arauak (helburuak lorzteko prozedurak) eta jarrerak (besteekiko harremanetan, rola kontzeptu erlazionala denez) biltzen ditu.1 Etimologikoki, latinezko rotulus hitzetik dator, biribila esan nahi duena; hortik aktoreek interpretatu behar zuen gidoia edo papera ere adierazten duena, azkenik soziologiako kontzeptura heltzeko.

Rolak hiru aspektu ditu:

  • rol preskribatu edo manatua, gizartean espero duena eta muturrean guztiz estereotipatua izan daitekeena;
  • rol subjektiboa, norberak rol preskribatua baitaratzeko modua;
  • rol jokatua, azkenean norberak jokatzen duena. 2

Gizartean garatzen ditugun harremanak era askotarikoak direnez, rolen artean gatazkak sor daitezke (gizon bat aita eta amaren bikotekidea izanik, gatazka egon daiteke bi figura horien artean). Gatazka sor daiteke, halaber, rol preskribatuaren eta subjektiboaren artean, erabaki pertsonalez ebatziko dena, gizarteak onartzen duenaren eta bere rol idealaren artean aukeratuz; eta rol subjektiboaren eta rol jokatuaren artean, disonantzia kognitiboa sortu eta azkenean rol jokatuaren jokabidea justifikatuz ebatziko dena.  Rolen arteko gatazkak rol-tentsio izenekoa sortzen du.

Erreferentziak

1.
Thomassen B. Role. In: Encyclopedia of Social Theory. Routledge; 2006:524-526.
2.
Zupiria X. Rola. EHU-Dokumentuak. http://www.ehu.eus/xabier.zupiria/liburua/09ROLAK/9rola.pdf. Published 2008.