Kostuen kontabilitatean, sail homogeneoak kostuak produktuei egotzi aurretik helburu edo lan mota bakar bati (eta hortik homogeneo hitza) dagozkion baliabide biltzen dituen arlo bat da, eta beraz baliabide horietako kostu guztiak barnehartzen dituena. Definizio hori 1957ko kontabilitate-plan frantsesak ezartzen duena da.Sail homogenoa enpresako sail erreal edo fisikoa zein alegiazko edo fiktizioa izan daiteke, hau da, kostu-zentroak dira, eta ez dute zertan enpresaren organigraman islada zuzena edukirik. Beste alde batetik, kostuak biltzen dituztenez, kontrolatu beharreko eremuak dira, arduraduna izan beharko luketenak. Azkenik, kostuak biltzen dituztenez, kostu horiek fisikoki eta modu homogeneo batean jasotzeko, lan-unitate izeneko unitatetan jaso behar dira beti.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, sección homogénea.
Loturiko artikuluak
OrganigramakOrganigramak enpresa edo bestelako erakunde baten egitura organikoa irudikatzen duen diagrama da, erakundea osatzen duten unitateak deskribatu, horien arteko hierarkia mailak, komunikazio bideak, ardurak eta bestelako harremanak adierazten…
Marka zuriakMarka zuriak, banatzaile-markak edo marka propioak fabrikatzaileak ekoitzi baina banatzailearekin markarekin merkaturatzen direnak dira. Banatzaileari hanbat abantailak dira, hari ematen dioten nortasun berezia eta bezeroaren saltokiarekiko leialtasuna indartzea.…
Makroingurunea eta mikroinguruneaMarketinean, makroingurunea eta mikroingurunea enpresaren merkatuko harremanetan, hala nola bezeroekin eta hornitzaileekin baina baita beste eragile batzuekin ere, eragina duten kanpoko (inguruneko) faktore multzoak dira. Enpresak makroingurunera eta…