Sakratua eta profanoa

Émile Durkheim soziologoaren arabera, sakratuaren eta profanoaren arteko bereizketa funtsezkoa da erlijioaren definizioa egiteko. Sakratua gizakiak aparte jartzen duen oro da, trataera erlijioso berezia behar duelako; horregatik, sakratua misteriotsuarekin, ezkutuarekin, arriskutsuarekin eta beldurgarriarekin lotzen da. Profanoa, berriz, egunerokoaren esperientziarekin (lanarekin, baliagarritasunarekin, ..) lotura duen oro da, eta sakratutik at atxiki behar dena, sakratua "zikindu" egiten dutelako. Edozer gauza izan daiteke sakratua, ordea: eliza eta horien barruan aurkitu ohi diren objektu eta artelanez gainera, harriak, zuhaitzak eta animaliak ere sakratutzat har daitezke (ikus, totemismoa). Sakratuaren beste ezaugarri bat  bere sinbolismoa da, sakratua dena erlijioaren sinbolo bilakatzen baita askotan.

Ikus, gainera


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Sakratua eta profanoa"; Gizapedian, abuztua 22, 2018, https://gizapedia.hirusta.io/sakratua-eta-profanoa/.