Sakrilegioa

Sakrilegioa (latinezko sacrilegium hitzetik, bere aldetik sacri, "sakratu", eta legere, "hartu", hitzetatik) sakratuak diren objektu, tokiak eta ospakizunak profanatzean, hots dagokien moduan ez erabiltzean, egiten den bekatua da, bereziki profanazioa nahita, mespretxuz eta laidoz burutzen denean, haien sakratutasunaren aurka. Sakrilegioa termino erljiosoa da, erlijiotik profanazioa gaitzesteko erabiltzen dena, eta bereziki kristautasunean erabiltzen dena; profanazioa berriz, adiera arrunteko terminoa da, gauza sakratuekin zor zaien errespeturik gabe jokatzen denean, eta zuzenbidean delitutzat hartzen dena kasu batzuetan.


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Sakrilegioa"; Gizapedian, abuztua 22, 2018, https://gizapedia.hirusta.io/sakrilegioa/.