Zirkularizazioa

Zirkularizazioa edo saldoen zirkularizazioa enpresak bezero, hornitzaile eta harremanak dituen beste agenteekin dituen saldoak zuzenak diren egiaztatzeko auditoriako prozedura da, bezero, hornitzaile edo dena delakoei gutunak bidaliz adieraz dezaten enpresaren saldoak haiekiko zuzenak diren. Hiru motako zirkularizazioak daude: positiboak, saldoak zuzenak diren ala ez adieraztea eskatzen denean; negatiboak, saldoak zuzenak ez direnean bakarrik erantzutea eskatzen denean, eta itsuak edo zeharkakoak, enpresarekiko saldoen berririk eman gabe, horiei buruzko informazioa eskatzen denean. Orokorrean, zirkularizazio positiboak eta negatiboak aktiboko kontuetarako eskatzen dira, eta itsuak pasiboko kontuetarako.