Saldoa: zorduna eta hartzekoduna

Kontabilitatean, saldoa kontabilitate-kontu batek une jakin batean duen zenbatekoa da. Adibidez, enpresak ordaintzeko dituen fakturek 500 euroko totala osatzen badute une jakin batean, "Hornitzaileak" kontuaren saldoa 500 eurokoa dela esaten da. Saldoa aldatu egiten da denboran zehar kontuak dituen mugimenduen kausaz. Mugimendu horiek idazpenen bitartez jasotzen dira, eta idazpen horien laburpena egiten denean, mugimenduen zenbatekoak zor eta hartzeko sailetan jarriz, kontuaren saldoa gutxituz eta gehituz joango da. Adibidez, 500 euroko saldo batetik abiaturik "Hornitzaileak" kontuan, 100 euro utzi badira ordaintzeke faktura batean, eta 200 euroko ordaindu bada, kontuaren saldo berria 500-200+100=400 euro, Zor saileko zenbatekoak handiagoak badira, saldoa zorduna dela esaten da, eta hartzeko sailekoa handiagoa bada, saldo hartzekoduna.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, saldo deuddor y acreedor.

Ikus, gainera