Salmenta gurutzatuak

Salmenta gurutzatuak enpresa batek produktu nagusi batekin batera saltzen dituen produktu horren osagarriak dira, hala nola argazki kamara saltzearekin batera, tripode bat saltzea lortzen denean. Salmenta gurutzatuek enpresaren fakturazioa eta horrekin batera errentagarritasuna gehitu eta dibertsifikazio horizontala eta horrekin batera enpresaren hazkundea bideratzen dute. Salmenta gurutzatuak automatikoki eragin daitezke, webgune batean erosketa bat egitean beste erosleek erosi dituzten produktuak erakusten direean, edo pertsonalizatuak, saltzaileak bertatik bertara produktu osagarriak erosteko gomendioa egiten duenean.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, cross-selling; gaztelaniaz, venta cruzada.