Salmenta-indarra enpresa batek bere produktu edo zerbitzuak saltzeko eskura dituen pertsona eta baliabide materialek osatzen dute.
Funtsezko elementua da marketin-mixean:
- produktuari buruz, produktua kontsumitzailearen beharretara egokitzen lagundu dezake;
- banaketari buruz, banaketa-estrategia bideratzen lagundu dezake, kanaleko beste eragileekin dituen harremanen bitartez;
- prezioari buruz, bezeroarekin negoziatzen den prezioaren eragile nagusia da;
- komunikazioari buruz, bezeroarekin harreman zuzena du.
Salmenta-indarra sendotzea erabaki estrategikoa da marketinean, eta beste erabaki estrategikoekin abantailak eta eragozpenak ditu: adibidez, masa hedabideak eta plataforma digitalak indartzea erabaki daiteke produktua saltzeko, baina horien salmenta indarrak harreman pertsonalagoa eta zuzenagoa du bezeroarekin, eta selektiboagoa ere bada. Eragozpenak ere baditu: salmenta-indarraren kostua altua da eta hedabideek eta plataforma digitalek baino bezero potentzialen kopuru txikiago batera heltzen da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, sales force; gaztelaniaz, fuerza de ventas.