
III. mendeko sarkofago erromatarra. Metropolitan Museum of New York.
Sarkofagoak harri, terrakota edo metalezko hilkutxak dira, gehienetan margolanez eta eskulturez apainduak. Antzinako Egipton, sarkofagoak hildakoaren etxea balitz bezala hornitzen ziren, denetariko objektuekin. Halaber, ohikoa da sarkofagoa hiletarako propio egindako eraikinetan egotea, hala nola piramide, hipogeo edo tenpluetan. Antzinako greziarrek sarkofagoak baliatu ez zituzten ere, erromatarren artean sarkofagoen ohitura zabaldu egin zen, bereziki familia aberatsen artean eta hortik Erdi Arora, bereziki mandatari eta aristokraziako jendearentzat betiere.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Freskoa (artea)Artean, freskoa horma batean margotzeko teknika bat da, non igeltsuz eta itsasgarriz prestatutako ore bat, freskoa alegia, prestatu eta hormaren gainean jartzen den; horren gainean margotuz igeltsua kolorearekin…
Formalismoa (artea)Formalismo artistikoa artearen teoria kritikoa da, artelan baten balioa edo meritua bere ezaugarri formalen arabera baloratzen duena, hau da, lana garatzeko teknikaren perfekzioa irizpidetzat hartuz; adibidez, margolaritzan, marra,…
Sinkretismoa eta sinkretikoaSinkretismoa dogma, sinesmen eta praktika ezberdinak bateratuz eratzen den sistema da, horien sintesiaz bainoago horien elementuak nahastuz sortzen dena. Sinkretismoaz sortutako ideia, sinesmen eta praktika horiek sinkretikoak direla esaten…