Sarrera biko taula

Biderketa-taula sarrera biko taula baten formatuan: bi sarrerak biderkatu beharreko zenbakiak dira, urdinez, lehen errenkadan eta lehen zutabean. Biak gurutzatzen diren gelaskan azaltzen da emaitza: 5*3=15.

Sarrera biko taula bi sarrera, balio edo datuei dagokien emaitza azaltzen duen taula bat da. Sarrerak lehenengo zutabean eta errenkadan bilatuz, haiei dagokien ebaki puntuan ezarriko da emaitza. Hainbat erabilera ditu, hala nola biderketa-taulak, garraio publikoen ordutegiak, herrien arteko distantziak zehazten dituzten taulak eta maiztasun-banaketak.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, double entry table; gaztelaniaz, tabla de doble entrada.