Sarrera-hesiak

Sarrera-hesiak enpresa batek merkatu edo sektore ekonomiko batean jarduten hasteko aurkitzen dituen oztopoak dira. Sarrera hesiek konkurrentzia murriztu eta oligopolio eta monopolioen sorrera bideratzen dute. Honako hauek izaten dira sarrera-hesi arruntenak:

  • sektorean sartzeak eskatzen duen inbertsioaren zenbateko handia;
  • eskala-ekonomiek ekoizpen bolumen handia eskatzen diote batzuetan sektore batean aritu nahi duen enpresari;
  • sektorean lider den enpresarekiko leialtasuna bezeroen aldetik, produktu diferentziazio oso markatua edo kostu abantaila handia duelako;
  • administrazio publikoek emandako lizentzien zurruntasuna;
  • beharrezkoak diren banaketa-kanalak eskura ez izatea;
  • prezio-gerra baten mehatxua;
  • bezero potentzialek enpresa berrira aldatzeko izan ditzaketen oztopo teknologikoak edo bestelakoak.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, entry barriers, barriers to entry; gaztelaniaz, barreras de entrada.