Sarrera publikoak

Sarrera publikoak estatu bateko administrazio publikoak gastu publikoa (osasun eta hezkuntza publikoak, funtzionarien soldatak, ...) finantzatzeko jaso egiten duen dirua da. Sarrera publikoen atal nagusia tributuek (zergak, tasak eta kontribuzio bereziak) osatzen dute, baina haietan biltzen dira baita ere  kotizazioak (etorkizunean diruzko kontraprestazio bat emateko baliatu behar direnak halere), dohaintzak, kontratuak eta zor publikoa. Isunen kobrantzak ordea ez dira jotzen sarrera publikotzat, haien helburu zuzena ez baita gastu publikoa finantzatzea, lege urratze bat zigortzea baizik.

Beste hizkuntzetan: fratsesez, recettes publiques; gaztelaniaz, ingresos públicos.