Sasieskola, Garbiñe Ubeda: laburpena

Sasieskola Garbiñe Ubeda idazleak (1967-  ) idatziriko 2018ko eleberria da. Larraitz gaztea Martinekin maitasun istorioa bizitzen ari denean, Guardia Zibilak egindako hilketa baten lekuko zuzenak dira. Martinek ez du ezer jakin nahiko eta Larraitz utzi egingo du. Larraitz, lur jota, abandonaturik sentituko da, gurasoekin istiluak izango ditu. Azkenean, hildako gazteetako baten anaiari, bere irakaslea ere badena, kontatutko dio guztia. Eskerronez, irakasleak bere egoera emozional negargarrirako irtenbide bat eskainiko dio.

Sasieskola Lekukoa trilogiako lehen eleberria, jarraipen gisa Mehatxua eleberria (2019) duena.

Laburpena

I kapitulua

Larraitz (eleberriaren protagonista) 16 urterekin jaio zela iruditzen zaiola kontatzen du. Izan ere, ahazteko modua haurtzaroa pasa du, triste eta aspergarria, gurasoen etxean, bi anaiekin batera. Baina 16 urte zituela zerbait gertatu zen. Eta hori kontatzen hasten da.

Goiz guztiz normala da institutuan. Nazkaturik dago Larraitz, irakasgai aspergarriak, irakasle petralak eta ordutegi kriminalak. Berarekin ibiltzen diren neska gehienek letrak aukeratu arren, berak zientziak ikastea erabaki du. Azken klasean fisika dute, Kilopondio deitzen dioten irakasle krudelarekin. Galdera bat egiten dio klaseari ekuazio bati buruz, eta inork ez du erantzuten. Irakaslea erantzunaren zain dago, eta ikasleak beldurrez, nor izango ote den biktima. Azkenean, Larraitzi galdetzen dio, bere burua ileen artean ezkutatuta egon arren. Eta sinestezina, erantzun sinplea eman arren, erantzun zuzena da. Minutu gutxi batzuk geratzen dira ateratzeko eta Larraitzek segunduak kontatzen ditu.

II kapitulua

Larraitz etxera doa korrika, bazkaldu eta berehala Martinen etxera joateko. Amak errieta egin dio, ohea egin gabe utzi duela eta. Betiko eztabaidan ez hasteagatik edo, Larraitzek mingaina jan eta isildu egiten da, ama bezalaxe. Haserre dago Larraitz, errietak beti berari eta anaiei ezer ez, mutilak direlako.

Azkar bazkaltzen du. Arratsaldean piper egitea du erabakita. Martinen etxeko ezkaratza ilun eta zikinera heltzen da. Eskailerak kontuz igo eta atean Martin aurkitzen du, beste mutil batekin, Mili KK isdatzita duena txupa militar batean, txapa askorekin. Martinek eskutil heldu eta etxe barrura sartzen du. Berahala berak bakarrik instalatu duen komunera darama. Berak bakarrik. Bestela etxean koltxoia eta altzari ziztrin batzuk ez daude. Martinek dio etxea norberaren ispilua dela. Eta Larraitzek gogoratzxen du lagun batek esan ziola iraultza etxetik hasten dela. Aitaren laguna den Arrieta sindikalista gogoratzen du, iraultzailea bai baino etxean kolperik jotzen ez duena. Martinek berriz lortu du independente izatea, ama alargunaren etxean otorduak egiten dituen arren. Martinek toki bat erakutsi nahi diola eta, mendi aldera doaz. Larraitzek ezin ezetza eman horrelako mutil liluragarriari.

III kapitulua

Martin bizpahiru aste lehenago ezagutu du, Amaiarekin egiten zuen atletismo entrenamendutik bueltan. Amaia, bera ez bezala, buru belarri dabil kiroletan, lehiarako grina handia duelako. Irabazle izan nahi du egiten dituen gauza guztietan, baita mutilak bereganatzen ere. Urkia izeneko mutila halaxe du bere atzetik beti. Larraitzek berriz, gogo handirik gabe joaten da entrenamenduetara. Kontua da atletismotik itzuliz, herriko kaleetan zehar txirridulariek osatutako manifa batekin topatu zirela, zentral nuklearren aurkakoa. Amaia eta Larraitz beraien bizikletatik jaitsi eta halako batean Martin agertu zen eta berehala bere begiradak Larraitzenarekin egin zuen topo. Martin gelditu eta pegatinak eman zizkien, eta Larraitz ere manifestaziora bildu zen, Amaia berarekin eramanez, gogoz kontra bada ere, etxean manifan ibilia zela konturatuko ziren beldurrez. Martin ere ez zuen oso gogo onez hartu Amaiak eta azkenean bi lagunen arteko distantzia handitzen joan zen, harik eta Larraitzek entrenamenduetara joateari utzi zion.

Geroztik biak elkarrekin ibiliko dira askotan, Martin Larraitzen bila maizago. Martin margolari lanetan dabil, bakarrik gainera, bere sozioak ihes egin behar izan duelako politikagatik. Hain zuzen, ihes egitearena herrian pil-pilean dabilen hizpidea da, errepresioaren beldurrez.

Manifa batean ezagutu zuen Larraitzek Martin, eta baita ere kalerik kale zehazki non bizi zen eta zein tabernara joaten zen. Neskalagunarekin ibilitakoa zela ere esan zion, baina orain utzia zegoela harekin. Larraitzek berriz ez du gauza handirik kontatzeko, bere etxeko giro ilun eta hitsa salbu, emakumea behar den bezalakoa izateko heziketan itota. Eta eskolan mutilek ganadua balira bezala begiratuz neskak.

Eta orain Larraitzek galdetzen dio bere buruari zergatik esan ote zion mendira joateko egun horretan. Bat-bateko erabakia izan ote zen ala aurrez prestaturikoa. Orduan ere galdera horrek ezinegon pixka bat sorrarazi zioten, baina berehala ahaztu eta harekin alde egin zuen, beldurrik gabe.

IV kapitulua

Larraitz ez daki esplikatzen Martinekiko sentitzen duen erakarmena. Kimika hutsa izan daiteke, ala predenistazioa. Edonola ere, garbi dago horrelakoetan ezin dugula ezer egin, bestearengana bultzatzen gaituen indarraren mendean geratu besterik. Martinekin, begiradak izan ziren elkarrengana bultzatu zutenak. Eta orain ere, mendirako bidean, begiradan eta beste keinuetan ikus dezake Larraitzek Martin berarekin maitemindurik dagoela. Larraitz ere urduri dago. Baina minitu gutxitara biek eskuak lotzen dituzte, Larraitzek ezgunen batek ikusiko dituelako beldurrez bada ere. Haien arteko maitasuna argitara atera da. Martinek esaten dio herrian talde alternatiboen astea antolatu nahi duela eta beste ideia pila bat. Eta orduan, ermitatik gertu eta baso arteko iratze batean, musu ematen dio ezpainetan, Larraitz liluraturik uzten duena. Orain garbi ikusten du Larraitzek patua existitzen dela, eta patuak kasualitateen bitartez idazten duela bizitza.

V kapitulua

Itzulerako bidea hartzen dute Larraitzek eta Martinek, tartekan korrika, tarteka poliko, eta beti maitasun jolasetan, elkarri ferekatuz. Baina errepidetik gertu daudela, guardia zibilaren bi landrover ikusten dituzte, eta haien inguruan lau edo bost pikolo. Beldurrez, berehala enbor baten atzean ezkutatzen dira. Berehala, moto bat gerturatzen da haiengana eta landroverretako baten leihora inguratu eta hitz batzuk esaten dizkio leiho atzean dagoen norbaiti. Eta berehala alde egiten du. Hortik gutxira auto bat agertzen da eta guardia zibil batek paperak eskatzen dizkio gidariari, beste pikoloek autoa inguratzen duten bitartean. Bapatean, pikoloak autoaren aurka tiroka hasten dira. Martinek ahoa tapatzen dio Larraitzi, garrasi egin ez dezan. Biak daude izuak hartuta, eta lurrera are eta gehiago makurtzen dira. Zaratak entzuten dituzte, eta "pon ahi una pistola" eta antzekoak aditzen, hilketa ez baizik eta enfrentamendua izan dela simulatzeko. Poliki eta kontu handiz handik urruntzen dira Larraitz eta Martin. Berehala, motor hotsa aditzen dute, eta ezkutatu egiten dira. Leihoa zabaldu zuen landroverretik, motoristarekin hitz egin zuen ile luzeko tipoa ikusten dute beraiek dauden aldera begira, beraiei begira balitz bezala. Baina landroverrak aurrera jarraitzen du. Korrika egiten du alde handik, laster dena poliziaz josita egongo baita.

VI kapitulua

Martinen etxera heltzen dira, isilean. Larraitzek Martinen eskuari heltzen dio baina Martinek kendu egiten du eskua. Etxera sartu eta modu txarrean aulki bat ematen dio esertzeko. Larraitzek ez du ezer ulertzen zakarkeria hori ordu batzuk lehenago muxuka egin dio mutilaren aldetik. Orduan Martinek esaten dio ahazteko ikusi duten guztia, ahazteko ere elkarrekin egon direla. Larraitz kezkatuta dago piper egin izanagatik, non egon den galdetuko diotelako. Mikelek esaten dio edozein aitzakia asmatzeko, gaixiki sentitu dela adibidez. Eta ea konturatzen den zein egoeratan dauden, segada baten lekuko izateagatik. Martinek gogor eta zakar jarraitzen du: beraien artean izandako guztia ahazteko esaten dio. Larraitzek ezin du ezer ulertu. Martin saiatzen da konbentzitzen herria poliziaz beteko dela eta galderak egiten hasiko direla, ez dio beraz inori ezertxo ere esan behar. Korrika doa Larraitz Martinen etxetik, asaldaturik guztiz, eta negar egiteko gogoarekin, baina malkoak atera ezinean.

VII kapitulua

Larraitzek hausnarketa luzea egiten du. Uste zuen Martin ezagutzen zuela, baina ez. Ezin baitu ulertu bere jokabidea. Bere iritziz, mendian ikusitako gertakariak elkarren artekoa sendotu beharko luke eta ez banandu. Etsita dago guztiz. Eta jendearekin mekanikoki jokatzen du, azalkeriaz, bere gorputza bera ez balitz bezala. Etxera heldu eta goiz oheratzen da, baina mendian ikusitakoak burura datozkio etengabe, baita Martinekin bizitako une zoragarriak ere. Goizean, amaren agindu irmoek esnatzen dute. Bezperako gertakarien berri badute, irratian entzunda edo, eta institutuaren ordean istiluetan ez nahasteko esaten dio. Kafesnea azkar hartu eta badoa kalera, baina dago mugimendurik. Kioskora joan eta egunkarietako azaletan enfrentamendu baten ondorioz hiru "terrorista" hil direla irakurtzen du. Bezperako irudika datozkio burura eta ondoezin sentitzen da, konortea galtzeraino. Egunkari saltzailearen besoetan esnatzen da, tabako eta alkohol kiratsa dariola. Kafe beltza pattarrarekin ematen dio, berpizteko edo. Hasiera batean ez du hartu nahi. Gizonak ea erregimena egiten ari den galdetzen dio. Berak ez dio kasu handirik egiten, bere tonua ez zaio gustatzen. Gizonari segadari buruz dakien guztia kontatzea otu zaio, baina isildu egiten da. Bezero bat dator egunkari bila eta gertakariari buruzko komentarioak egiten dituzte, herrian ezagunak dira hildakoak. Egunkari bat erosten dio gizonari eta alde egiten du. Irakurri egiten ditu berriaren ingurukoak baino ez du ezer ulertzen. Institutuko asanbladan esango dituztenak hobeto ulertuko dituela ziur dago. Eta gainera inor ez da gogoratuko bezperako piperraz.

VIII kapitulua

Borroka dago hurrengo egunetan herriko kaleetan, hildakoetako bat herrikoa zelako, Xabier Argiñarena, Kilopondioren anaia hain zuzen, eta gainera bertsio ofizialak hildakoei egozten zielako tiroketaren ardura. Guardia Zibilaren arabera, gazteak izan ziren guardien parean gelditu eta tiroka hasi zirenak, benetan sinesgaitza dena: gazte batzuk auto ziztrin batean guardia zibil armatuen aurka tiroka hasi, eta gaurdien artean zauriturik ez, ... Goizeder komandoa zen haien arabera.  Grabak eta manifestazioak egiten dira herrian, poliziak gogor erreprimitzen dituenak. Baina hiruzpalau egunetara giroa normaldu zen, baina ez ordea Larraitz. Amorratuta dago, zakar tratatzen ditu ingurukoak, ez bakarrik hilketa horien gezurragatik, baita ere Martinek utzi eta bakarrik geratu delako. Martinen bila ibiltzen da, baina alperrik. Azkenean, Martinen amari deitu eta berataz galdetzen dio: amaren esanetan, Gasteizen dago, neskalagunaren etxean. Berarentzat mezu bat utzi nahi duen, amak, eta Larraitzek ezetz. Telefonoa eseki eta Larraitz sumindu egiten da, kolpeka hasten da. Eta garbi ikusten du, Martinen erabakia ez zen uneko erabakia izan, aurrez planifikatutakoa baizik. Martin alua, pentsatzen du, eta ezin du ulertu mutil hori zein jolasetan aritu den berarekin.

IX kapitulua 

Hondoa jotzen du Larraitzek. Aspaldiko lagunak, Amaia eta Axun, utziak ditu. Eta lagun horiek ere saiatzen dira berarekin ez topatzen. Amarekin ere oso gaizki: eztabaida oso gogorra izan zuten eta amak masailekoa eman zion, eta berak amari ere bai, beste bat. Geroztik, batak besteari kasurik ez, begiratu ere ez. Eskolan aurkitzen du babesa, gelako giro aspergarrian, gezurra badirudi ere. Bakarrik, ondoan duen Urkia mutil ikaskidearekin bakarrik hitz eginez. Egia osoa, mendian ikusitako guztia, norbaiti kontatu behar dion pentsatu ere egiten du, baino zertarako, Martinek bezala pentsatuz, alegia hobe dela ikusitakoa ahaztea. Aldi berean, egun horietan guardia zibilen aurkako atentatua ere izan zen, hilketa horiengatik mendeku edo ordain gisa. Giru ilun horretan, Larraitz ere ilun dago guztiz. Kilopondio ezizena zuen fisika irakasleari dena kontatzeko tentazioa du, bere lekuan jarrita anaiaren hilketa berarentzat gogorra izan behar dela pentsatuz. Bi aste eman zituen bajan klasera azaldu gabe, baina azkenean itzuli eta klaseak normal ematen zituela ikusita ez zion ezer esan.

Eta egun batean, ... Martin agertzen da. Kaletik zihoan, neska batekin gerritik helduta. Martin ezikusiarena egiten saiatu arren, Larraitzek berarekin hitz egin behar duela esateko adorea biltzen du. Neskak Larraitz den galdetzen dio, eta antimilitaristekin egin duen lana eskertzen dio, agerian utziz Martinek gezurra esan diola berari buruz, istorio bat asmatu duela. Neskak biak bakarrik uzten ditu, eta Larraitz esplikazioak eskatzen hasten zaio Martini, Martinek berriz dena esanda dagoela dio, eta pikutara bidaltzen du Larraitz. Martinen jarrera ezaxolatia eta gogorra ikusita, Larraitz hondoratu egiten da, eta negar malkotan hasten da. Maitasuna eta gorrotoa sentitzen ditu aldi berean.

X. kapitulua

Negarrez alde egiten du Larraitzek herritik, Martinekin hitz egin ostean. Egunak ematen ditu lur jota, baina azkenean erabaki sendo bat hartzen du, gau batean: den dena Kilopondiori kontatzea. Jaikitzean ordea, aita du zai, bero bero, galdetuz ea drogatan ibiltzen ari den, gogor-gogor. Larraitzek ezetz. Halere, hortik aurrera ama begirunez tratatu eta hark esandako etxeko lanak egin beharko ditu, txintxo-txintox, eta gainera eskolatik etxera etorriko da zuzenean. Amak hartzen du azken hitza, esateko hortik aurrera berew bezalako mukizu bati ez diola utziko gainetik jartzen. Larraitzek sutan baino aurka egin gabe jasaten ditu horiek guztiak, hartutako erabakia duelako buruan: dena kontatzea irakasleari. Eskolan, azken ordua du irakaslearekin, eta klasearen amaieran eskatu behar dio hitzordua, ordurako beste guztiek ziztu bizian alde egingo dutelako etxera. Bitartean, goiz osoa hausnartzen igarotzen du: aspaldiko lagunak, Urkia oraingo adiskideari buruz, familiari buruz. Bizitza bizitzeko dela. Gurtasoen etxetik eta herritik ere alde egin nahiko luke. Baino 18 urte bete arte zain egon behar.

XI. kapitulua

Baino ezustean, Kilopondiok klasean bertan apunteak errepasatzeko esan eta ondoren azterketa jarriko diela esaten die, Larraitzek dena kontatzeko gorriz apuntatuta zuen egun horretan hain zuzen. Ikasleen artean zalaparta sortzen da, haserrea, ustekabeko azterketa horregatik. Eta Larraitzek pentsatzen du bere kontatzeko plana agian bertan behera utzi beharko duela beste egun baterako, ikasleak azterketan luzatu egiten baitira, eta ohi bezala ez dute korrika atera nahi izaten. Azkenean Larraitzek adorea bildu eta azterketa hasi baino lehen, azterketa ondoren berarekin hitz nahi duela gai pribatu bati buruz esaten dio Kilopondiori. Azterketa bukatu, eta irakasleak biltegira eramaten du Larraitz. Irakasleak esateko duena botatzeko esan, eta Larraitzek halaxe egiten du. Anaia nola hil zuten ikusi zuela, hasteko. Eta gero gainerako guztia, tartean Martinekin izan duen harremana eta baita etxeko arazoak ere. Irakaslea harri eta zur geratzen da, eta kontatu ahala iruditzen zaio Larraitz deskonektatzen doala. Ez ziola kontatu behar iruditzen zaio. Orain, irakaslea ere aurka izango duela iruditzen zaio. Irakaslea han utzirik, zer pentsatzen duen jakin gabe, eskolatik atera eta bakarrik bazkaltzen du, amak zakarki prestatutako ogitartekoa harturik.

XII. kapitulua

Kilopondio irakaslearekin hitz eta gero, lurjota geratzen da Larraitz, bereziki irakaslearen beraren jarrera ikusita, shock egoeran eta kontatutakoaren aurrean erreakzionatu ezinik. Larraitz bera ere antzera geratzen da, ez baitzuen espero irakaslearen jarrera hori. Eta agian erruduna bera dela pentsatzen du, gauzak behar bezala esplikatu ez dituelako. Larunbat batean, etxean zigortuta dagoela eta amaren bijilantziapean, telefono dei bat dago. Amak  hartzen du. Eta esekitzean, sumindu egiten da: fisikako irakaslea dela dioen tipo bat da, beraz txantxetan edo gezurretan dabilena, eta benetan Larraitzekin hitz egin nahi duena. Larraitz aztoratu egiten da. Hortik gutxira, atea jo eta Jon Mikel Argiñarena, Kilopondio bera, fisikako irakaslea, agertzen da, karneta ere erakutsiz. Larraitzekin tutoretza lana egin behar duelako aitzakian, ama aho zabalik utzi eta Larraitz eramaten du etxetik. Eta ez azterketari buruz hitz egiteko (irakasleak gaizki egin duela esaten badio ere), baizik eta hilketari buruz. Irakasleak aitortu nahi dio ulertzen duela bere jokabidean, eta baita ere eskolan izan duen jarrera. Irakaslea aztoratuta dago, begizuloak ditu, anaiaren hilketa burutik kendu ezinik dabil. Larraitzi hilketa gertatu zen lekura eramateko eskatzen dio.

XIII. kapitulua

Eta han, anaia hil zuten kurba horretan, bazter guztietara begiratzen du, anaia aurkitu nahian bezala, obsesionaturik. Larraitzek bera Martienkin ezkutatuta egon zen lekua ere erakusten dio. Argazki asko ateratzen ditu, eta bazterrak miatuz bala zorroak aurkitu ere bai. Den-dena kontu handiz gordetzen du, poltsa gardenetan. Bitartean, Larraitzek guardia zibilen kotxean zihoan ile luzearekin gogoratzen da, ustez beraiei begira geratu zen horrekin. Eta ile luzeko hori ezaguna egingo balitzaio bezala egiten zaio. Gerora, eskolan, behin baino gehiagotan elkartzen dira Larraitz eta irakaslea, gertatutakoaren krokisak osatu eta bestelako xehetasunak biltzeko. Irakasleak noizpait hilketa argitara aterako delako esperantzarekin egiten du hori guztia. Baina beste alde batetik, irakaslea adorerik gabe aritzen da, bere ikerketek hutsa aurkituko dutelako ziur baitago. Bere senitartekoei ere ez die ezer esaten. Larraitz ere etsirik dago kontu horrekin. Hilabete batzuk aurrerago, maiatzean, jolasorduan, Kilopondio irakaslea gerturatu eta Mediterraneoko kostaldean hotel batean langileak behar dituzten ezagun batzuk dituela kontatzen dio eta hara joateko proposamena egiten dio, haiekin lan egiteko. Larraitzek nahiko luke, baina pensatzen du amak ez diola utziko. Irakasleak esaten dio baietz, utziko diola, bere kontu uzteko hori. Eta aspaldiko bitartez, adiskide bat topatu duela iruditzen zaio Larraitzi. Eskertu beharko dio nolabait, eta susmatzen du zein izango den irakasleak egindako mesedea eskertzeko egin beharko duena: hilketaren ikerketan laguntzea, eta seguru asko ile luzeko tipoaren oroitzapenetik abiaturik.

Baina hori hurrengo eleberrian joango da argitzen.

AMAIERA

Pertsonaiak

  • Larraitz, protagonista
  • Martin, mutil laguna baina hilketaren lekukoa izan eta gero, Larraitz utzi egiten duena
  • Jon Mikel Argiñarena, Kilopondio ezizenez, fisikako irakasle gogorra. Bere anaia hiltzen dute tiroketan.
  • Larraitzen ama, Larraitzekin neti istiluetan.