Sedukzioa

Sedukzioa (latinezko seducere hitzetik, bere aldetik se-, aurrizki banatzailea, eta ducere, euskaraz "gidatu", hitzetatik) pertsona baten jokabideak edo objektu batek beste pertsona bat liluratzea da. Dominazioarekin batera, pertsonak eta haien borondateak erakartzeko moduetako bat da. Bereziki sexualitatearen testuinguruan erabiltzen da, pertsona batek beste batekin sexu harremanak izateko limurtzeko ahaleginei buruz. Adiera arruntera ere zabaldu da; adibidez, artelanek eta idazlanek seduzitu egin dezakete ikuslea eta irakurlea, haien lilura eragin.