Segurtasun juridikoa

Segurtasun juridikoa pertsonak, fisikoa, nahiz juridikoa, agintari politikoek eta administrazio publikoek euren eskubideak bermatzen dituztelako ziurtasuna da, eta legeak ezarritakoaren arabera jokatuko dela beraiei dagokienean, baimenduta eta debekatuta dagoena behar bezala bereiziz. Aldi berean, segurtasun juridikoak zuzenbidearen ziurtasuna ere barnehartzen du, alegia argi eta garbi dagoela arlo bakoitzean zeintzuk diren aplikatu beharreko arau eta legeak, eta ez dela egongo lege horien arteko kontraesanik. Horrexegatik da hain garrantzitsua organoen eskumenak xehetasun osoz bereizita egotea.

Segurtasun juridikoak kolokan jartzen duten egoera garbiena subjektu politiko batek (nazio batek) beste estatu batetik bere independentzia eta subiranotza aldarrikatzen dituenean gertatzen da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, legal security; gaztelaniaz, seguridad jurídica.