Segurtasun-stocka

Izakinen kudeaketan, segurtasun-stocka (maiz Ss siglekin adierazten dena) aurreikusitako eskaerak jaso egiten diren uneetan biltegian gordeta dagoen izakinen kopurua da, stock-haustura izan ez dadin badaezpada ere edukitzen dena, zehatzago eskaera atzeratuko balitz eta jaso bitartean segurtasun-stock horretako osagai edo materialekin ekoizpen-prozesua aurrera jarraitu ahal izateko gordetzen dena. Adibidez, enpresa batek hornitzailearengandik jasotzen dituen piezak gehienez 4 eguneko atzerapenarekin hel daitezkeela uste badu, eta egunero 100 pieza behar baditu, segurtasun-stock moduan 4x100=400 pieza eduki ditzake.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, safety stock; gaztelaniaz, stock de seguridad.

Ikus, gainera