Sektore ekonomikoak

Sektore ekonomikoak edo sektore produktiboak erabilitako baliabide, garatutako prozesu eta produktu eta teknikaren arabera ezaugarri antzekoak biltzen dituzten jarduera multzoak dira. Bereizten diren sektore ekonomiko nagusiak hauek dira:

Sektore ekonomikoen araberako sailkapena, ekoizpenaren azterketa ekonomikoa modu bateratuan bideratzea da, ezaugarri eta helburu homogeneoak dituzten jarduerak bilduz.

Chenery-Watanaberen arabera, sektore ekonomikoek tipologia hau erakusten dute:

  • oinarriko sektoreak, bereziki beste sektoreentzako intsumoak ekoizten dituzten sektoreak (adibidez, nekazaritza);
  • sektore gakoak, beste sektoreetatik intsumo kopuru handiak jasotzen dituztenak, aldi berean beste sektoreentzako intsumoak ekoizteko, eta beraz, atzerako eta aurrerako eragin ekonomiko handia sorrarazten dutenak (adibidez, automozioa);
  • arrasteko sektoreak, beste sektoreetatik intsumo asko baliatzen dituzten sektoreak, eta¬† arraste efektua bati esker, ekonomian ekoizpen globala gehitzen dutenak (adibidez, eraikuntza);
  • sektore independenteak, intsumo aldetik beste sektoreekiko harreman handirik ez duten sektoreak (adibidez, zerbitzuak).