Sektore estrategikoak

Sektore estrategikoa herrialde edo eskualde batean berebiziko garrantzia duen sektore ekonomikoa da, bertako ekonomian duen bolumenagatik, ekoizpen nahiz enpleguaren aldetik, beste sektoreen hornitzailea izateagatik edo biztanlegoarentzat oinarrizko zerbitzuak eskaintzeagatik. Hori dela eta, estatuak bereziki jarraitu eta zaindu egiten dituen sektoreak dira. Sektore estrategikoak izaten dira energia-sektorea eta garraioak, bereziki azpiegiturekin loturikoak (aireportuak, portuak, ...).