Sektore publikoa eta sektore pribatua

Sektore pribatua eta sektore publikoa sektore ekonomikoen sailkapen nagusi bat da.

Sektore publikoa administrazio publikoek eta estatuaren esku dauden enpresek, enpresa publikoak alegia, osatzen duten sektore ekonomikoa da. Sektore pribatua berriz, enpresa pribatuak eta pertsona partikularrak eta haien negozioak biltzen dituen sektore ekonomikoa da, estatuaren esku ez dauden jarduera ekonomikoak burutzen dituena. Sektore pribatuaren baitan familiak, enpresak, irabazteko asmoa dutenak (ikus, lukroa), eta irabazi asmorik gabeko erakundeak.

Merkatu-ekonomia batean, sektore pribatua ekonomian pisu handiena duen sektorea da, sektore publikoaren aldean; ekonomia planifikatuetan berriz, sektore publikoak garrantzi handiagoa sektore probatua baino,  estatuak kudeatzen dituen enpresa publikoen bitartez.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, sector privado y sector público.