Sekuentzia

Orokorrean, sekuentzia (latinezko sequentia hitzetik, sequi aditzetik, "segitu") irizpide baten arabera ordenaturiko zerrenda bat da. Adibidez, gertaera historikoen sekuentzia kornologikoa esaten denean, denboraren arabera ordenaturiko gertaera historikoei buruz ari gara. Hainbat erabilera dituen terminoa da:

  • sekuentzia didaktikoa;
  • sekuentzia logikoak, psikologian eta hezkuntzan erabiliak, non subjektuak kontzeptu, irudi, ideia edo ekintza batzuk ordenatu behar dituen, adibidez test psikoteknikoetan;
  • sekuentzia edo segida estratigrafikoa.