Sekularismoa

Sekularismoa bizitza soziala erlijiotik aparte jartzen duen jarrera da. Latinezko saeculum hitzetik dator (euskaraz, mendea, ehun urteko denbora), munduko denbora-errealitatea denboratik at daofen Jainkoaren erreinutik bereizteko.

Sekularismoaren jatorria Erdi Aroan dugu,  erlijioa bizitzaren erdian jarri eta munduko arazoak bigarren maila batean geratu zirenean. Horren aurkako erreakzio gisa Berpizkundean humanismoa garatu zen, gizakiaren ahalmenak goraipatzen dituena eta mundua aldatu dezakeela aldarrikatu, horretarako beharrezkoa izan zen sekularizazioa, sekularismoaren alde prozesua alegia, erlijioaren nagusitasuna ukatzen zuena. Horrela, sekularismoa modernitatearen kategoria funtsezkoa da, azkenean Jainkoarekiko eta erlijioarekiko axolagabetasuna ekarri eta historia gizakiaren esku jarriko duena.

Ikus, gainera