Semantika

Semantika hizkuntza bateko zeinu edo sinboloen multzo bat da, bereziki horien esanahiak jasotzen dituena. Hizkuntza bateko semantikari sintaxia gehitu behar zaio, zeinu horiek konbinatzeko arauak ezartzen dituena. Semantikari buruz, zeinuek bi atal dituzte: adierazlea, hizkuntza-eragileek mezu batean jasotzen duten zeinu-multzoa; eta adierazia, adierazlearen bitartez osatzen den irudi generikoa eta ez-konkretua (irudia konkretua erreferentea izanik). Hala, semantika adieraziak (hitzak eta esaldiak, banakako zeinuek esanahi edo adierazirik ez dutenez) aztertzen dituen jakintza-arloa da, sintaxiarekin eta pragmatikarekin batera semiotika osatzen duena.

Ikus, gainera