Zentzu komuna edo sen ona

Zentzu komuna edo sen ona gizarte batean zuzen edo egiazkotzat jotzen diren ideia eta iritzien multzoa da. Zentzu komunaren aurkako korronte filosofikoa eszeptizismoa da.  Zentzu komunaren balioa baieztatu duen filosofo nabarmenena George Edward Moore (1873-1958) izan zen, filosofia analitikoaren sortzailea eta errealismo filosofikoaren defendatzailea; haren arabera, eguneroko esaldi eta diskurtsoak ez dira kolokan jarri behar, aztertu baizik.

Aristotelesen filosofian berriz, zentzu komuna zentzumenetatik jasotzen den guztia bateratu eta objektuak diren bezala azaltzen digun ahalmena da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, common sense; gaztelaniaz, sentido común.