Estatistika datuetan oinarritzeaz gainera, hainbat suposizio hartzen ditu aintzat bere tekniketako bakoitza garatzean, hala nola datuak zorizko laginketaz jaso izana, datuak homogeneoak izatea eta datuek banaketa estatistiko jakin bati jarraitzea. Suposizio horiek betetzen ez badira, lortutako emaitzak zenbateraino baliozkoak diren galdetu behar da. Tresna estatistiko bat (zenbatesle bat, froga estatistiko bat, ...) sendoa dela esaten da, bere emaitzak orokorrean eta neurri handi batean baliozkoak direnean, aintzat hartutako suposizioak betetzen ez direnean ere.1
Sendotasuna beste hizkuntzetan: ingelesez, robustness; gazteleraz, robustez.
Erreferentziak
1.
Huber PJ. Robust Statistics. John Wiley & Sons; 2005.
Loturiko artikuluak
Egozpen estatistikoaEstatistikan, inputazioa, egozketa edo egozpen estatistikoa (ingelesez, imputation) falta diren datuei (desagertutako datuak edo missing values) eta muturreko datuei (outliers) balio jakina esleitzeko metodoak dira, ondoren aplikatu beharreko teknika…
Estatistika deskribatzaileaEstatistika deskribatzailea lagin bateko informazioa laburbiltzen duten grafikoak (histograma, sektore-diagramak) eta neurri estatistikoak (batezbestekoa, desbideratze estandarra, ...) aurkeztu egiten dituen estatistikaren adarra da, lagin horretako emaitzak populaziora zabaldu…
EstatistikaEstatistika fenomeno aldakorrei buruz jasotako datu-multzoak era egokian bildu, irudikatu, aztertu eta horiei buruzko konklusioak ateratzen dituzten metodoen multzoa da, bereziki fenomeno aldakor horietan izan daitezkeen erregulartasunak hatzematearren.…