Sentsazioa estimuluak zentzumen eta beste errezeptore edo sentsoreen bitartez kontzienteki jasotzea da. Sentsazioan transdukzio izeneko prozesua dago, estimuluak sortutako seinale sentsorialak seinale elektriko bilakatzen duena nerbio-sisteman. Ondorengo prozesua hautematea da, seinale horiek antolatu eta interpretatzea, azkenikĀ ingurumenaren errepresentazioa osatzera heltzeko. Prozesu bereiziak dira, beraz, sentsazioa eta hautematea; argia jasotzea sentsazioa litzateke, eta zein kolorekoa den jabetzea hautematea; soinu bat aditzea, sentsazioa, eta soinuari dagokion musika ezagutzea, berriz, hautematea.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
PsikofisikaPsikofisika estimuluen eta sentsazio eta pertzepzioen arteko erlazioa aztertzen dituen psikologiaren adarra da. Horren metodologia esperimentala da, estimuluak aldatuz pertzepzioan eragiten diren aldaketak jasoz; zehatzago, esperimentu psikofisikoek estimulu…
HaluzinazioakHaluzinazioa kanpoko estimulurik gabeko esperientzia sentsoriala da, baina egiazko pertzepzio baten itxura duena, subjektua esna dagoela baina haren kontroletik at; adibidez, txakurrak ikusten direnean txakurrik ez dagoen edo…
EstimuluakPsikologian, estimulua (latinezko stimulus hitzetik, akuilu edo eztena) organismo baten zentzumenek hautematen duten faktore fisiko edo kimikoak dira, organismoaren baitan erreakzio edo erantzun bat sorraraz dezakeena, hartzaile sentsorialetanĀ sentsazioak…