Sentsazionalismoa

Sentsazionalismoa kazetaritzan erabiltzen den desinformazio eta manipulazio-estrategia, gertakariak esajeratu, nabarmendu edo dramatizatu egiten dituena, iritzi publikoan lilura, zirrara, beldurra eta bestelako sentsazio eta emozioak sortu eta finean publikoa bereganatzeko helburuarekin. Sentsazionalismoa XIX. mendearen bukaeran sortu zen, New Yorkeko bi egunkari nagusiek, hurrenez hurren Joseph Pulitzer eta William Randolph Hearst enpresariek zuzenduta, publikoa bereganatzeko lehian, Hearstek berriak nabarmendu eta dramatizatzeko estrategiari ekin zionean.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, sensationalism; gaztelaniaz, sensacionalismo.

Erreferentziak