Agian sentsibilizazio terminoaren adiera soziologikoari buruz bilatzen ari zinen.
Psikologian, sentsibilizazioa estimulu bakar baten errepikapenaren aurrean subjektu batek gero eta erantzun biziago edo handiagoa emateko ikaskuntza-prozesua da. Sentsibilizazioa arrunta da estimulua arrisku edo mehatxu egoera batekin lotu denean; adibidez, subjektu batek erleen ziztadak maiz pairatu dituenean, joera izango du erleak ikustean gehiegizko beldurra erakusteko, sentsibilizazioa alegia. Sentsibilizazioa ikaskuntza ez-asoziatiboaren aldaera da, bestea ohikuntza izanik.
Loturiko artikuluak
Intimitatea (psikologia)Intimitatea pertsona batek beste batekin duen gertutasun emozionala da, harekin duen konfiantzak eta komunikazioak sendotua.
Sublimazioa (psikologia)Psikoanalisian, sublimazioa onartezinak diren bulkada inkontzienteak kontzienteki onargarriak diren moduetara bideratzea, psikoanalisian zehatzen diren defentsa mekanismoetako bat, gizartean onargarrienetakoa.
Desplazamendua (psikologia)Psikologian, desplazamendua subjektuen babes-mekanismo mota bat da. Hartan, subjektuak amorruaren zuzeneko eragileak ez diren beste batzuen aurka jotzen du bere amorrua bideratzeko, haiek ahulagoak edo sozialki onargarriagoak direnez…