Sexazioa

Ez nahastu sexuazio kontzeptuarekin.

Sexazioa pertsona edo beste animalia baten sexua (maskulinoa ala femeninoa, arra ala emea) bereizi eta sailkatzeko prozesuen multzoa da. Orokorrean, binarismoa eta heteroarauari jarraiki, genitalei erreparatuta burutzen da sexazioa gizakien kasuan, jaiotzan nahiz bizitzan zehar ere. Sexaziozko sailkapena gizarteko rolak esleitu, estereotipoak ezarri eta diskriminaziorako erabiltzen denean, sexismo izeneko segregazioa garatzen da.

Oharra: Sexazioa gaztelaniaz sortutako neologismoa da, gutxitan erabilia. Hain zuzen ere, animalien sexua bereizteko teknikak eta prozesuak sexado terminoarekin izendatu izan dira orokorrean.