Sexto Enpiriko

Sexto Enpiriko (K. o. 200 urtearen ingurukoa) antzinako filosofo eszeptiko nabarmenetakoa izan zen, pirronismoaren eskolaren ordezkaria (Pirron Eliskoa, filoaofo eszeptikoa, K. a. 300 ingurukoa) eta eskola horretako filosofoaren iturri garrantzitsuena, bereziki Pirrondar laburpenak lanaren bitartez. Bere jarrera eszeptikoa irekia zen, agnostikoa alegia, pirronismoarekin bat. Aldi berean, logiko estoikoaren ezagutzarako iturri garrantzitsua da, bera horren aurka zegoen arren.