Sexu abstinentzia edo abstinentzia sexuala pertsonak batek sexu harremanak izateari, bereziki sarpenarekin, uko egite borondatezkoa da, erabaki pertsonal baten ondorioz (asexualtasunagatik, beldurrez, lotsagatik edo izandako sexu esperientzia txarrengatik), arrazoi moral, erlijioso eta medikoengatik (adibidez, sexu gaixotasunak ez hartzeko). Haurdunaldia saiheste aldera ere ohikoa da sexu abstinentzia praktikatzea, antisorgailu moduan. Ez dira nahastu behar abstinentzia sexuala eta asexualtasuna: abstinentzia sexuala praktikatzen duen pertsona batek sexu irrika edo libidoa sentitu dezake, baina pertsona asexualek ez dute irrika sentitzen.
Loturiko artikuluak
Abstinentzia-sindromeaAbstinentzia-sindromea droga batekiko adizkioa pairatzen duen pertsona batek horren kontsumo erregularra utzi edo nabarmen murrizten duenean dituen asaldura fisiko eta psikologikoen multzoa da. Abstinentzia-sindromearen sintomak drogaren arabera aldatzen…
MasturbazioaMasturbazioa norberaren edo beste baten genitalak (harekiko adostasunez) manipulatzea da, horiek kitzikatu eta sexu plazera izate aldera. Historian zehar erlijioak gaitzetsia eta XVIII. mendetik XX. mendera arte buruko eta…
Sublimazioa (psikologia)Psikoanalisian, sublimazioa onartezinak diren bulkada inkontzienteak kontzienteki onargarriak diren moduetara bideratzea, psikoanalisian zehatzen diren defentsa mekanismoetako bat, gizartean onargarrienetakoa.