Sexu ahula eta sexu indartsua

Sexu ahula eta sexu indartsua gizonak eta emakumeak izendatzeko erabili izan diren esamoldeak dira. Emakumeeek sexu ahula osatuko lukete, eta sexu indartsua gizonezkoek. Esamoldea estereotipatua da guztiz, eta emakumeen eta gizonen artean ezarri den genero-desberdintasun patriarkalean oinarrituta, emakumeak gutxietsi eta gizonak baino ahulagoak direla baieztatzen duenez. Gaztelaniaz, XVIII. mendetik jasotako esamoldeak dira, eta XX. mendeko amaierara arte maiz erabili direnak, gutxiesgarri moduan emakumeen kasuan eta ironikoki gizonen kasuan. XX. mendearen amaieratik ordea, esamolde horiek baztertzen joan dira, anakronikoak dira, eta egun apenas erabiltzen da, ez bada erreferentzia historiko gisa.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, weaker sex nd stronger sex; gaztelaniaz, sexo d├ębil eta sexo fuerte.