Harreman esporadikoak

Sexu-harreman esporadikoak (latinezko sporadicus eta antzinako grezierazko σποραδικος , "sporadikos", literalki "sakabanatua") pertsona batek aldiro bikotekide batekin edo ezberdinekin izaten dituen sexu harremanak dira, iraunkortasunezko konpromisorik eta lotura emozional sendorik gabe. Sexu-harreman esporadikoek osasun-arrisku larriak ekar ditzakete, behar bezalako babes-neurriak (preserbatiboa, bereziki) hartzen ez badira. Ikuspuntu soziologiko batetik, Mendebaldeko gizarteetan gizonezkoek joera handiagoa dute harreman esporadikoak bilatu eta onartzeko, emakumeek bikote harreman egonkorrak bilatzen dituzten bitartean. Batzuen arabera, joera bereizgarri hori emakumeen sexualizazioaren ondorioetako bat baino ez da.