Sinbolismoa

Artikulu hau arte korronteari buruzko da; sinboloen erabilera gaitzat duena hau da: Sinboloak.

Sinbolismoa XIX. mendearen bukaera aldera sortutako arte mugimendu da, bereziki olerkigintzan, baina gero margolaritzara ere zabaldua, eta XX. mendean garatu ziren beste literatura-mugimenduetan, bereziki modernismoan eragina izan zuena. Sinbolismoan, artistak sinboloen bitartez adierazten ditu bere intuizioak, emozioak eta sentsazioak. Munduaren errealitatea guztiz misteriotsutzat hartuz, metafora eta irudi beste tropo edo irudi sinbolikoak erruz erabiliko ditu artista sinbolistak. Hartara, garai hartako literaturako errealismoaren eta naturalismoaren aurkako erreakzio gisa uler daiteke. Sinbolismo hitza 1886 urtean agertu zen lehen aldiz, Jean Moréas (1856-1910) idazleak La Vogue aldizkarian argitaratu zuen manifestuan, sintaxiaren eta musikaltasunaren edertasuna lehenesten  zituen olerkigintza dekadentearen aurka.  Charles Baudelaire (1821–67), Stéphane Mallarmé (1842–98), Paul Verlaine (1844–96), eta Arthur Rimbaud (1854–91) izan ziren sinbolismoaren olerkari aitzindariak. Errusiara ere zabaldu zen eta han Vladimir Sergeyevich Solovyov eta Aleksandr Blok izan zituen ordezkari nagusi. Margolaritzan Gauguin eta Van Gogh izan ziren sinbolismoa garatu zuten margolari aipagarrienak. Sinbolismoak 1890 urtearen inguruan izan zuen arrakasta handiena, baina mende berriarekin batera bere gainbehera etorri zen. Hala ere, XX. mendeko literatura anglo-saxoi modernistan eragin nabarmena izan zuen, hala nola Ezra Pound, W.B. Yeats eta T.S. Eliot-en olerkigintzan eta James Joyce eta Virginia Woolf-en eleberrietan.