Sinderesia

Sinderesia (antzinako grezierazko συντηρῶ, syntero, aditzetik, "zaindu, gorde, atxiki, adi egon") gizakiok zuzentasunez erabaki eta jokatzeko dugun ustezko berezko ahalmen eta predisposizioa da, bertuteen printzipioak ulertuz eta jarraituz. Garbi eduki behar da ordea, sinderesia ez dela bertuteen multzoa, baizik eta bertute horiek izateko ahalmena. Adiera zabalagoan, gizakiaren arrazoi naturala litzateke.  Lehen aldiz Aristotelek kontzeptua aipatzen duen arren, sinderesiak bereziki eskolastikan asmatu eta landutako kontzeptua da, bereziki Tomas Akinokoaren eskutik. Jeronimo Estridongoak  scintilla conscientiae edo kontzientziaren txinparta deitu zion.

Erreferentzia