Sinesten dut ulertzeko (credo ut intelligam)

Sinesten dut ulertzeko, latinezko jatorrian credo ut intelligam, fedea eta arrazoia lotzen dituen printzipio epistemologiko eta teologikoa da, fedea arrazoiaren oinarritzat jartzen duena, eta beraz, ulertu eta ezagutzeko, aurrez ulertu eta ezagutu behar denaren ideia bereganatu edo sinetsi behar dela baieztatzen duena. Printzipioak Anselmo Canterburyren Neque enim quaero intelligere ut credam, sed credo ut intelligam esaldiaren laburpena da (Ez dut bilatzen ulertzea sinesteko, ulertzeko sinesten dut baizik). Hala ere, printzipioa Biblian azaltzen da lehen aldiz (nisi crederitis, non intelligetis, "ez duzu ulertuko, sinesten ez baduzu") eta Agustin Hiponakoaren printzipio epistemologiko eta teologiko nagusietako bat da. Jainkoaren existentzia eta kristau dotrinarekiko fedea justifikatzeko eratu bazen ere, gerora ordea, printzipioa epistemologiaren baitan aztertu da bereziki, arrazoiaren eta ezagutzaren aurrekariak aztertzerakoan. Horrela, Ludwig Wittgenstein filosofoak (1889-1951) hizkuntzaren eta ezagutzaren arteko erlazioa hausnartzeko; zehatzago, azken aldiko Wittgensteinek bizimodu edo praktika sozial batean murgiltzea hizkuntza-jokoak ulertzeko ezinbestekoa dela defendatu zuen.

Erreferentziak