Sinkretismoa eta sinkretikoa

Sinkretismoa dogma, sinesmen eta praktika ezberdinak bateratuz eratzen den sistema da, horien sintesiaz bainoago horien elementuak nahastuz sortzen dena. Sinkretismoaz sortutako ideia, sinesmen eta praktika horiek sinkretikoak direla esaten da. Hala, eta eklektizismoan ez bezala, sinkretismoan elementu ezberdinak oinarri edo funts handirik gabe bateratzen direla irizten da, eta horregatik terminoa era gutxiesgarrian erabili ohi da. Erlijio sinkretikoen kategoria ere sortu da; adibidez, manikeismoa kristautasunetik, zoroastrianismotik eta budismotik dogma eta praktika desberdinak hartzen dituen erlijio sinkretikoa litzateke.

Ikus, gainera