Sintaxia

Logikan, sintaxia hizkuntzaren sinboloen arteko erlazioen multzoa da, bere esanahia kontuan hartu gabe,  eta proposizioak eratzeko erregelak ezartzen ditu, erlazio horietan oinarriturik. Zuzenak izan daitezen, proposizioek sintaxia errespetatu behar dute, baina baita semantika ere, proposizioek esanahi zuzena izan behar dutelako, sintaktikoki zuzena izateaz gainera.